Burmuin bat kubo batean

Ibiltzen ari dela uste duen burbuin bat kubo batean

Filosofian, burbuin bat kubo batean (ingelesez: brain in a vat, BIV, ingeleseko siglen arabera); ezagutza, errealitatea, egia, adimena, kontzientzia edota esanahiaren giza kontzepzioetatik zenbait ezaugarri definitzeko asmoarekin, agertoki gisa erabilia izan da esperimentu mental ugaritan. Hilbert Harmanek[1] sortua, Hillary Putnamek agertokia baliatu zuen Rene Descartesen deabru gaiztoaren bertsio modernizatu bat eratuz. Zintzientzia fikziozko tematika jarraiki, zientzialiari ero batek pertsona baten garuna bere gorputzetik atera eta bizitza berma dezakeen likidoz beteriko kubo batean ontziratzen du, burbuineko neuronak kableen bitartez superordenagailu batera konektatuz, garun batek bere baitan jasotzen dituen bulkada berdinak lortuz. Ordenagailuak errealitatea simulatzen du ( garunak izango dituen berezko erantzunak barne), horrela garun “gorpuzgabeak”, garun “gorpuztua” duen pertsona bat bezalaxe era ohikoan jarraituko du esperientziak izaten[2].Mundu errealeko objektuekin edo gertaerekin inolako lotura errealik izan gabe. Agertoki hau adibidetzat jarriz, Putnamen arabera hemen azalarazten den ideia (BIV) faltsua edo zentzugabea da. Horrela, esternalismo semantiko bezala ezagutzen den teoria ezarriko du giltzarritzat. Teoria honen arabera eta internalismo semantikoarekin kontrajarriz, termino baten esanahaia , bere osotasunean edo hein handi batean bada ere, hiztunaz kanpoko faktoreek zehazten dute. Zabala eta garrantzitsua  izan da argumentu honen inguruan oinarritu den literatura, hainbat izan baitira Putnamen argumentuan inspiratutako fikziozko lanak, besteak beste Matrix frankizia.

  1. Harman, Gilbert. (2015-12-31). Thought.  doi:10.1515/9781400868995. (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  2. Brueckner, Tony. (2015-12-31). «Putnam on brains in a vat» The Brain in a Vat (Cambridge University Press): 19–26. (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy